fbpx Inicio | Imagine Food Skip to main content
Imagine Food

Handitzean chef izatea da zure ametsa?

Imajina ezazu errezeta bat (gosarirako, bazkarirako, askarirako edo afarirako) eta marraztu ezazu. Ondoren, idatzi osagaiak eta gogoan izan gutxienez esneki bat eduki behar duela.

3. edizioa

Imagine Food lehiaketa

Lehen Hezkuntzako, hau da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako, lehiaketa dibertigarria. Lehiaketaren bidez beraien imajinazioa sustatu nahi da sormenena erabilita platerak marraztuz.

EROSKI FUNDAZIOAren ELIKADURA ESKOLAk eta DANONEren ALDAKETA ELIKATUZek bultzatutako ekimena d,a haurrei eta familiei bizitza osasuntsuago bat nola eraman irakasteko.

Aurten Imagine Food-ek bi maila ezberdin aurkezten ditu: ikastetxeak eta familiak. Ez izan zalantzarik, parte hartu zure ikasleekin edo etxeko txikienekin.

Parte-hartzaileak

Parte-hartzaileak

91

Familiak

237

Ikastetxeak

2810

Marrazkiak

Familien mailako sariak

Adin tarte bakoitzeko familia irabazleak 500 €-ko balioa duen opari-txartel bat jasoko du, eta bizikleta bat ere bai haur irabazlearentzat:

  • Lehen adin tartea:
    6-8 urte bitarteko haurrak (lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailak)
  • Bigarren adin tartea:
    8-10 urte bitarteko haurrak (lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailak)
  • Hirugarren adin tartea:
    10-12 urte bitarteko haurrak (lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak)

Familien mailan parte hartu ahal izateko, ama/aita/tutorea EROSKI CLUBeko bazkidea izan behar da.

Familien mailako sariak

Ikastetxeen mailako sariak

Adin tarte bakoitzean ikasle irabazleak bizikleta bat jasoko du. Gainera, bere ikastetxeak 2000 € jasoko ditu instalazioen hobekuntzan inbertitzeko:

  • Lehen adin tartea:
    6-8 urte bitarteko ikasleak (lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailak)
  • Bigarren adin tartea:
    8-10 urte bitarteko ikasleak (lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailak)
  • Hirugarren adin tartea:
    10-12 urte bitarteko ikasleak (lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak)

Ikastetxeen mailako sariak

Lehiaketako faseak

01

Parte-hartzea

Irailaren 27tik azaroaren 17ra

Marrazkiak parte-hartze inprimakiaren bidez bidaliko dira, jpg, gif edo png formatuan. Gainera, originaltasuna, itxura eta menu osasuntsu batean parte hartzeko errezetaren egokitasuna baloratuko dira. Errezetak gutxienez esneki bat izan beharko du.

Parte hartu!
02

Bozketa

Azaroaren 25etik abenduaren 5era

Jasotako marrazki guztien artetik epaileek 30 originalenak eta osasuntsuenak aukeratuko dituzte. 30 finalista hauen artean, marrazkirik gustukoena bozkatu ahalko duzu eta bozka gehien dituztenen sailkapena jarraitu.

Galeria ikusi!
03

Irabazleak

Abenduaren 20a

Epaimahaiak gehien bozkatu diren marrazkien artean irabazle bakarra aukeratuko du adin bakoitzean eta bi mailetan.

Lehiaketako oinarriak
Libro Imagine Food 1º Edición
Libro Imagine Food 2º Edición

Imagine Food liburuak

Peio Gartziaren eskutik, haurren errezetak errealitate bihurtuko dira IMAGINE FOOD liburuari esker. Ziur aski inoiz ikusi duzun sukaldeko libururik dibertigarriena.

2. edizioa deskargatu